Monday, 2 January 2012

Wednesday, 4 February 2009

Saturday, 16 August 2008

Proba 2

Hau oso ondo dago, baina orain sakelekotik ea nola egin dezakedan ikusi beharko dut.

Proba 1

Proba egiten ari naiz. Mezu hau nonbaiten ikusiko da?

Sunday, 30 March 2008

Lanzinger eskiatzailea arriskutik kanpo

Asteburu honetako berririk izugarriena izan da dudarik gabe Matthias Lanzingerrek bibi izan duena, edo hala iruditu zait niri behintzat. 27 urteko eskiatzaile austriarrak, pasa den igandean Norbegian ospatu zen super-G saioan, istripu larri bat izan zuen. Hain izan zen larria istripua, non bere bizia kinka larrian izan baitzen. Osloko ospitaleko medikuek ziotenez, bere bizia arrisku handian egon zen une batzuetan, nahiz eta azkenean austriarrak egokiera estu hori gainditu eta orain arriskutik kanpo egon.

Berri ona horixe da, hau da, bizirik irten dela honetatik. Izan ere, patuak ekarria dion ondorengoa ez da une alaietan gogoratzekoa. Lesioa eta gero bere ezker hankako belauna txiki-txiki eginda geratu da eta, honen ondorioz, ezker hanka belaun beheetik anputatu beharra izan diote. Operazioa eraman zuen medikuak zioen izan zitekeena zela Matthiasen hankak bere buruari hiru bira ematea. Eta, noski, honek odol zirkulazio, nerbio eta bertako ehunak guztiz txikitu zituen. Zuntz eta odol kapilar guztiak beregituratzeko bi operazio burutu arren, ez zuten izan hanka mozte beste irtenbiderik.

Istripu zorigaiztoko hau bere horretan utzi beharrean, Alfred Gusenbauer kantziler austriarrak lasterketako antolatzaileei leporatzen die errua. Honen ustetan ez zegoen segurtasun neurri nahikorik. Eta hau onartezina zela horrela froga garrantzitsu batean. Bestalde, OSVaren lehendakariak adierazi du ez duela salaketarik egingo zoritxarreko jazoera zehatz-mehatz aztertu arte.

Kirolak, bizitzako gauza guztiek bezala, bere alde ona eta bere alde txarra dute. Batzuetan gertaera penagarri hauek azaltzen zaizkigu. Hemen duzue istripuaren irudiak, benetan ikusgarriak: